OROITZAPEN ANALOGIKOAK (HATSA 2012)
—Poesia iruditan—
Egilea: Allende Arnaiz
Iraupena: 37 minutu
Irudiak: Allende Arnaiz
Musika: Aitor Furundarena, Garikoitz Mendizabal eta Iñaki Telleria
(Tere Irastorzaren "Eta orain badakit"
poema-liburua musika bihurtuz)
Ikusentzunezko hau ehundik gorako argazkiekin eta beste hainbat poesien aipuekin
osatua da, Aitor Furundaren musikaz lagundua.
Argazki guztiak modu analogikoan eginak dira, txuri beltzean. Argazki bat
egitea merkea ez zenekoa.
Hautazko deserriratze baten oroitzapenak dira (2002-2004). Frantziako
hegoaldea, Bartzelona eta Euskal Herria batuko zituen erbestearen isladak. Joan etorriko bidaia bat, aldentze fisikotik barne munduetara.
2012ko HATSA elkartearen poesia liburuko testuen zatiak dira hitza jarriko
dutenak, irudiak ilustratuaz. Liburu honetan parte hartu duten idazleen poesietako
aipuak izan dira bilaketaren abiapuntua, Auxtin Zamorak egindako hautaketaren
bidez.
Zilar gatzetan gordetako oroitzapenetan aztarrikatu, eta irudia eta hitza
batzearen jolasa.




